Izaki Gardenak - Orube
Generoa
Musika
Duración
60
Hizkuntza
Calificación
2012an sortu zuen Jon Basagurenek Izaki Gardenak. Urte hartan bertan argitaratu zuten Itsasargiak, bost kantuz osaturiko EPa. Ordutik hiru disko luze eta hainbat single plazaratu dituzte, rockaren eta poparen arteko soinuak landuz, zer esaten den eta nola esaten den zainduz. Lau urteko geldialdi baten ondoren, 2024an berriz martxan jarri da taldea, Orube izeneko diskoa argitaratuz eta 2025aren hasieratik kontzertu bira batean murgilduz.

“Greziar filosofo berriak lxs influencers al dira? Osagai baten errezetak ematen dizkizute eta esaten dizute goizeko 5etan jaikitzeko burpeiak egiteko, baina gero haiek ohea egin gabe daukate. Giza ergelkeriak gailurra jo ote du? Pista: Bai.” 80 minututan, Mikel Bermejok Arkimedesi eta bosgarreneko zure bizilagunari loa kentzen dieten misterioak argituko ditu.




