2023. Batzar nagusiko deialdia

2023. Batzar nagusiko deialdia

2023. BATZAR NAGUSIKO DEIALDIA

Nik, David Madarieta, LEKEITIOKO ZINEMAZALEEN elkarteko lehendakari naizen aldetik, honako hau

ADIERAZTEN DUT

2024eko Urtarrilaren 20an Ikusgarri aretoan Zinemazaleen Elkarteko Zuzendaritzak deituriko urteko bilera orokorra ospatuko dela. Hitzordua goizeko 11:00etan izango da.

Ohiturari jarraituz, eguneko gai-zerrenda aurkezten dugu;

Eguneko gai zerrenda:

  1. 2022 Ekitaldiko Akta Aurkeztu eta Onartu.

    Gai ordena ondo jorratzeko denbora egon dadin, bazkideek iazko akta Zinemazaleak.eus web-orrian irakurri dezakete.

  2. Marrazki Eta Pelikula Emanaldiak

    • Datu orokorrak ezagutzera eman
    • Grafika bidez adierazi.
    • Elkartearen orain arteko ibilbidea aztertu estatistikak erabiliz.
  3. Zine Kluba

    • Saioak duen batez besteko ikuslegoa.
    • Zine esparru ezberdinak sustatzeko garrantzia.
    • Datorren urteko proposamena aurkeztu
  4. Kultur Ekintzak

    • Izendatu, urteko balantzea erakutsi eta ikusle kopurua aipatu.
    • Kultur ekintzetara bideratuko den laguntzaren %50 aurreratu.
    • Udalarekin 2024rako sinatuko den zine eta kultur ekintza hitzarmenak.
    • Datorren urteko egutegian itxita daudenen aurrerapena
  5. Elkarlanak

    Zinemazaleen elkarteak beste kultur talde eta erakundeekin elkarlanean kudeatu dituenak.

  6. Aurten Egindako Inbertsioak

  7. Hurrengo Urterako Aurreikusitako Inbertsioak

  8. Batzordearen Proposamenak

  9. Ekarpenak

Etiketak