Zinea eskutik eskura pasatzen doan lekukoa da, istorio bat belarritik belarrira kontatzen den moduan, eta aho bakoitzean desberdina bilakatzen den lez. Aurten ere, Euskal Zine Bilera, euskarazko zine-zidorrak zabalduko dizkiguten bidegile berrien erakuslehio eta bidelagun zaharren topaleku izango da.
Urriaren 19tik 22ra, Lekeition, Ikusgarri aretoan topatuko dugu elkar?
Gehiago irakurri

“Greziar filosofo berriak lxs influencers al dira? Osagai baten errezetak ematen dizkizute eta esaten dizute goizeko 5etan jaikitzeko burpeiak egiteko, baina gero haiek ohea egin gabe daukate. Giza ergelkeriak gailurra jo ote du? Pista: Bai.” 80 minututan, Mikel Bermejok Arkimedesi eta bosgarreneko zure bizilagunari loa kentzen dieten misterioak argituko ditu.




