Zelanda
Generoa
Musika
Duración
60
Hizkuntza
Calificación
“Zelanda” (2021, Etxarri Aranaz, Nafarroa) Fran Urias eta Bastida anai-arreben (Ane eta Iñaki) uztarketari esker sortutako taldea da. Gerora, egitasmo musikal hau garatzeko, Lander Anton eta Iker Toral elkartu zitzaizkien, egungo boskotea osatuz.
Fran eta Ane, duela gutxi agur esan duen “Hesian” musika taldeko kide ohiak dira eta ibilbide berri honetarako, Eñaut Gaztañagarekin grabaketa lanetan aritu dira taldeari izena ematen dion diskoa kaleratzeko. Pop-Rock indartsu eta freskoa uztartzen dituen lan honetan, nostalgia, emozio eta metaforaz beteriko abestiak aurkitzen dira. Azpimarragarria, Ainhoa Arroitajauregi eta Olatz Salvadorren kolaborazio bereziak.
Sarrerak salgai ohiko lekuetan.

“Greziar filosofo berriak lxs influencers al dira? Osagai baten errezetak ematen dizkizute eta esaten dizute goizeko 5etan jaikitzeko burpeiak egiteko, baina gero haiek ohea egin gabe daukate. Giza ergelkeriak gailurra jo ote du? Pista: Bai.” 80 minututan, Mikel Bermejok Arkimedesi eta bosgarreneko zure bizilagunari loa kentzen dieten misterioak argituko ditu.




