10. Urteurrena

10. Urteurrena

Elkarteak aurten bere 10. urteurrena ospatzen du, eskualdean zinema bultzatzen daramatzan berberak. Urteurren biribil hau aitzakiatzat hartuz, hainbat jarduera eta ekimen antolatuko ditu, baina zuengana jotzen dugu urtarrilaren 14an ospatu zen batzar nagusian onartu ziren berrikuntza batzuk ezagutaraztera.

Irudi aldaketa:

Testu honen goiburuan ikus dezakezuen bezala, logo eta webgune berriak diseinatu ditugu.

Saio bereziak:

Urtean zehar zine saio bereziak emango ditugu. Saio hauek aste barruan egingo dira eta duten edukiera eta mezuagatik, egungo gai garrantzitsuak jorratuko dituzte. Egitasmoa zabaltzeko asmoz, sarrerak 3€tan eskuratu ahalko dira.

Ikuskizun ezberdinak:

Orain arte bezala, era askotako kultur ekintzak antolatzen jarraituko dugu baina aurten, ikuskizun mota ezberdinak gureganatzen saiatuko gara, egitarau anitzago bat lortu nahian. Adibide gisa, otsailean izango dugun musikala.

Elkarlanak:

Herriko eta inguruko beste kultur talde batzuekin elkarlanean aritzeko proiektu interesgarri batzuk ditugu mahai gainean eta zuekin partekatu nahi genituzke zehazten doazen heinean,


Eskerri asko zuen arretagatik eta ZORIONAK!!

 Zinemazaleen Elkartea

Etiketak