A

Publiko guztientzat egokia.

Generoa

Antzerkia

Duración

70


Hizkuntza

Calificación


Sinopsia

Manuel eta Sandra adinean aurrera doaz -ia berrogei-, eta gizakiok tenore horretara
ailegatuta, gizarteak markatutako baldintzetatik ez dute bat bera ere betetzen: Umerik ez,
bikoterik ere ez eta diruz urri, etxebizitza bat erosteko aukerarik gabe… Horregatik, euren
buruak galtzailetzat dituzte. Eta aldatzeko esperantza handirik gabe, ia-ia etsiak jota, pozik
bizitzeko merezimendurik izango ez balute bezala.
Bizipozak, ordea, ez du mugarik eta areago, ez du zer ikusirik ondasun materialekin edo
gizarteak markatzen dituen usadio eta arauen menpe bizitzearekin. Gu geu gara gure
bizitzak nolakoa beharko duen erabaki behar dugunak. Geure beldur eta mugak
gainditzeko gai izanez gero behintzat.

Manuel eta Sandrak bakarti bizitzeari utzi nahi diote Goibel antza bizi dira, baina pozik bizi
nahi dute.
Lortuko al dute


Generoa

Musika

Duración

90


Hizkuntza

Calificación


20 urte igaro dira Asier Serranok eta Mikel Gorosabelek Lorelei proiektua bizirik lurperatu zutenetik.

Bi disko ahaztezin utzi zituzten: Bada hiri gorri bat (1997, Gaztelupeko Hotsak) eta Tatuatu zenidan zerua (1999, Gaztelupeko Hotsak).

Orduko eszena irauli zuten harrera arrakastatsuarekin. Asier Serrano idazle eta kantariak eta Mikel Gorosabel musikariak (EH Sukarra) 1990eko hamarkadan sortutako taldea da Lorelei.

EH Sukarra taldearen diskoetan hasitako lankidetzari segida eman zioten pop lirikoko proiektu honetan. Serranoren Bada hiri gorri bat poema liburuan oinarrituriko disko batekin plazaratu zen taldea 1997an, eta, geroago, Tatuatu zenidan zerua kaleratu zuen.


Generoa

Antzerkia

Duración

90


Hizkuntza

Calificación


Ene Ba!
Gure protagonistak aita izan behar du lehen aldiz. Aitatasuna ospatze aldera,
bere arreba eta koinatuaren etxean afalduko du, familiako beste lagun batekin
batera. Ana, bere bikote eta ama-gaia berandu iritsiko da afaritara.
Afaltzen hasi baino lehen, ama zain daudela, aitatasunak sortzen dituen
poztasun eta aldarte onak izango dituzte hizpide, ume jaio-berriari jarri behar
dioten izena aditzera emango duen arte. Egundoko kalapita sortuko du izen
berak eta eztabaidaren suak bildutakoak erreko ditu, etxeko giroa erabat

Generoa

Musika

Duración

90


Hizkuntza

Calificación


Urtea ondo hasteko, Urtarrilean Jon Basaguren abeslariak gidatzen duen "Izaki Gardenak" talde Gazteiztarra Ikusgarri aretoan izango dugu kontzertuan. Gaur egun "Dena Oskol" izeneko diska berriaren zuzeneko aurkezpenetan buru belarri dabiltzan arren, beraien ibilbide guztiko ainbat abesti ere entzuteko aukera izango dugu.
Sarrerak salgai ohiko lekuetan 10€-ren truke.


Generoa

Musika

Duración

90


Hizkuntza

Calificación


Kantu Kolore taldekideok eskoletan landu nahi izango genituzkeen kantak sortzen ditugu. Haurrek musikaren bitartez ikasten dutela ohartuta, geuk ere eduki jakin batzuk barneratzeko kantak proposatzen ditugu, hau da, abesti didaktikoak. Bestalde, badira egungo gai zehatz batzuk letra eta doinua jarri nahi dizkieguna, gai hauekiko sentzibilizazioarekin lagundu nahi genukelako.

Musika gai hauek lantzeko abiapuntu eta motibazio dugu eta gure helburuak lortzen laguntzeko tresna ezin hobea. Era honetara haurrek gozatzeaz gain, edukiak barneratu eta hizkuntza bera ere landuko dute; dantzatuz, motrizitatea, espazioa eta koordinazio landuko dute.


Generoa

Monologoak

Duración

60


Hizkuntza

Calificación


Salva Reina 1978ko Apirilaren 9an Malagan jaiotako aktore eta umorista da. Jarduera fisiko eta kirolean graduatua izan arren, bere ibildide profesionala antzerki eta telebista mundura bideratu ditu. Aktore bezela pelikula arrakastatsuetan parte hartu du; La Isla Minima (2014), Villa Viciosa de al lado (2016), Señor Dame Paciencia (2017) El Intercambio (2018) El Mejor Verano de mi Vida (2018) eta beste hainbat telebista saio eta telesailetan ere agertu izan da; El club de la Comedia, Zapeando, Paramount Comedy, Generacion DF, Somos Complices, Padre Medina eta azken aldian Antena 3 katean ematen ari diren Alli Abajo telesail ospetsuaren 4. denboraldian ikus dezakegu.

Telebistaz gain, ezsenatokietan ere oso ondo moldatzen den pertsonaia da, horren adierazle, 2019an martxan jarri eta Lekeitiora ekarriko duen “Prohibido Echarle Cacahuetes Al Mono” monologoaren aurkezpen bira.

 


Generoa

Musika

Duración

90


Hizkuntza

Calificación


Urtz, 1988. urtean Pasaian sortutako rock musika taldea da. Ekaitzaren garrasia lehen diskoarekin (1992), arrakasta itzela lortu zuten. Jarraian, Hautsa astinduz bigarren diskoa (1994) argitaratu eta Kaixo! abestia taldearen ospeltsuenetariko bat bilakatu zen. Ondorengo diskoek, Hain urrun (1996) eta Lur gazian ametsak ereinez (1998) ez zuten aurrekoen adina ospe izan. Aingeru (2001) bosgarren estudio albumak, diskoetxe eta hainbat taldekide aldaketa ekarri zituen eta ondorioz, 2003ko urrian taldeak banatzea erabaki zuen. Hamar urteko isilunearen ostean, eszenatokietara itzuli ziren Astiro (2013) diskoarekin Durangoko azokan. Gaur egun, bidean dabiltza 2019ko Martxoan kaleratu duten Zabaldu ateak disko berria aurkezten.


Generoa

Monologoa

Duración

0


Hizkuntza

Calificación


Actor, malagueño, monologuista de Stand Up Comedy y guionista, Salva Reina cuenta con una consolidada carrera con multitud de apariciones.

Gracias a sus dos trabajos en la gran pantalla: 321 Días en Míchigan (Enrique García, 2014) y La Isla Mínima (Alberto Rodríguez, 2014)  ha obtenido diversos reconocimientos. Por su papel en 321 Días en Míchigan obtuvo el Premio Biznaga de Plata al Mejor Actor de Reparto en el Festival de Cine de Málaga 2013 y por La Isla Mínima (ganadora del Goya 2015 a la Mejor Película) recibió el Premio Málaga Cinema al Mejor Actor en el año 2014.


Entre sus últimos trabajos cinematográficos están las películas: Villaviciosa De Al Lado (Nacho G. Velilla, 2016) y Señor, Dame Paciencia (Álvaro Díaz Lorenzo, 2017). Además, este año ha estrenado dos films: El Intercambio (Ignacio Nacho) y El mejor verano de mi vida (Dani de la Orden), que ha tenido una excelente acogida en sus primeras semanas en cartel.

En estos momentos es actor de reparto en la serie de Antena3 Allí Abajo, donde interpreta al simpático celador José, que se ha ganado el cariño del público. Este trabajo lo compagina con proyectos de cine, como en el caso de La quema, film de Fernando Colomo que está rodando actualmente; papeles protagonistas en televisión, como el de Alberto en la serie de TVE Sabuesos,  que se ha estrenado este verano, y directos (Las Noches de El Club de la Comedia y Monólogos de Aupa y Olé). Recientemente también ha participado como invitado en el programa Improvisando de Antena 3.


Generoa

Musika

Duración

0


Hizkuntza

Calificación


1997-ko Ekainean Bilbon sortutako taldea, Asier Basabe (bateria), Ruben Gonzalez (baxua), Iñaki Imaz (kitarra) eta Aiora Renteria (ahotsa).

Zortzigarren lan hau, HARRO izena du eta 2016ko Azaroan kaleratuko da. Kolaborazio ezberdinak izan ditu, teklatuak eta sintetizadoreak jotzen Rául Lómas (Doctor Deseo) eta ahots kolaborazio oso berezi bat, Santi Balmes LOVE OF LESBIAN taldeko abeslariarena euskeraz kantatzen.

Azkenengo lan hau GARDEN RECORDS zigilupean aterako da eta 2016ko Azaro eta Abenduan kontzertu bira hasiko dute Bartzelona, Madrid eta Euskal Herriko hiriburu eta herrietan.

Datorren urtean zea Maysek 20 urte beteko ditu, bira handi batekin eta ustekabe askorekin…

Adi egon…jakinaren gainean jarri zaituztegu…


Generoa

Dantza

Duración

60


Hizkuntza

Calificación


“Nor zaren jakin nahi baduzu dantza ezazu!”. Pablo Iraburuk eta Iñaki Alforjak sortutako film dokumentalean oinarrituz, Kukaik dantza eta zinema bateratzen dituen formatu hau proposatzen du. Hiru dantzarik ‘Oskara’ ikuskizuneko hainbat pasarte taularatzen dituzte, dokumentalaren proiekzioarekin batera. Ikuskizunaren sormen prozesua da lan honen abiapuntua, IDENTITATEA gogoetarako gai nagusia delarik.

Fitxa artistikoa

Proiektuaren zuzendaria: Jon Maya Sein.
Dokumentalaren zuzendariak: Iñaki Alforja y Pablo Iraburu.
Koreografia: Marcos Morau.
Dantzariak: Kukai Dantza.
Jantzi diseinua: Iraia Oiartzabal.
Musika: Xabier Erkizia, Pablo Gisbert.
Talde teknikoa: Angel Agüero, David Bernués.
Produkzioa: Nagore Martinez.
Banaketa: Doltza Oar-Arteta.
Informazio gehiago www.oskarafilm.com.


Subscribe to A