Euskara
Generoa
Hitzaldia
Duración
60
Hizkuntza
Calificación
Patxi Usobiaga 1980. urtean Eibarren jaiotako eskalatzaile profesional ohia da. Bere ibilbidean zehar asko izan dira lortutako garaipenak, azpimarragarrienak; bi aldiz “World Game” edo munduko kopa txapelduna 2006-2007 urtean, Europako txapelduna 2008an, munduko eskalada txapelduna 2009an, Españako txapeldun bi urtez jarraian 2004-2005an eta amaigabeko zerrenda luzea.
Lesio garrantzitsuak tarteko eta 2010. urtean izandako kotxe istripu larriak eragindako hernia diskalaren ondorioz, eskaladari agur esan behar izan zion eta bizimodu berri bati ongi etorria eman. Gaur egun lehiaketetatik kanpo ibili arren, daukan jardun nagusia bere Puc Series enpresa kudeatzea da eta bertan munduko eskalatzaile hoberenen prestakuntzaz arduratzen da.
“Sin Limites” dokumentala eta ondorengo solasaldia ez daude eskalada bizi eta maite dituztenentzat soilik zuzenduak, bizitzan diziplinarekin helburuak lortzeko gogor saiatzen diren guztientzat baizik.
Generoa
Antzerkia
Duración
60
Hizkuntza
Calificación
Froga psikologiko batzutara aurkeztu da
protagonista, diru pixka bat irabazteko asmoz.
Bere arazo ekonomikoak konpontzeko diru erraza
irabaztekotan joan da, baina tranpa eta iruzurra
aurkituko ditu ordainetan. Psikologa batek galdera
sorta tranpatia egingo dio, gure gizon ergela
urduritasunak jota utzi arte. Halabeharrez, bere
onenak eman beharko ditu zoritxarreko amaierarik
gerta ez dadin.
AKTOREAK
SARA COZAR
JOSEBA APAOLAZA
ZUZENDARIA
BEGOÑA BILBAO LEJARZEGI
EGILEA
JORDI CASANOVAS
Generoa
Antzerkia
Duración
60
Hizkuntza
Calificación
Sinopsia
Gaur euria ari du. Pupu eta Lore baserriko ganbarara igo dira jolastera. Kantu, irri, jolas eta solas ariko dira pailazo txikiak ia ordubeteko saioan, Xabier Zabalak musikatutako Joxan Ormazabalen olerkiak oinarri hartuta. Jaiotzear den haurrari eta haur jaioberriari abestuko diote. Titia ere kantuz emango diote, puzkerrari doinua jarriko diete, abestuko diote astoari, urtaroei, euri tantari… Maite zaitut ere kantuz esango diote elkarri.
Aktoreak:
- PUPU Iraitz Lizarraga
- LORE Ekain Ibarguren
Ekoizpena: Katxiporreta Koop.
Zuzendaritza: Katxiporreta Koop.
Abestien Hitzak:Joxean Ormazabal
Musika: Xabier Zabala
Generoa
Antzerkia
Duración
60
Hizkuntza
Calificación
Une hauetan, ENE KANTAK diska berria izango denaren abesti eta bideoak grabatzen ari da. Azaroan argitaratuko den honetan, aurrekoetan bezala, kultura eta kirolaren pertsona ezagunek euren ahots eta dantzekin parte hartuko dute.
Lekiotiora diska berri honen antzerkia ekarriko dute, 2019 Martxoak 24an.
Generoa
Antzerkia
Duración
60
Hizkuntza
Calificación
Egilea
Emmanuel Robert-Espalieu
Zuzendaria
Begoña Bilbao
Antzezleak
Mikel laskurain
Ane Gabarain
Generoa
Antzerkia
Duración
60
Hizkuntza
Calificación
Juan Sebastian Elkano itsasgizona azken orduetan dago. Ozeano Barearen erdi erdian sukar-ametsetan nabigatzen gogora ekarriko ditu lehen mundu biraren gertaerak, ondoan duen Barakaldoko itsasmutilaren laguntzarekin.
Gorriak ikusi zituzten hiru urteko ezinezko bidaia hartan. Sevillatik bost nao itsasoratu ziren eta bakar bat itzuli zen: Victoria izenekoa. Itsasontzi hau Ondarrun burutua zen, bost itsasontzi haietatik hiru euskaldunak bitziren. Gainera, Lehen Mundu Bira bete zituzten 18 marineletik 4 euskaldunak ziren: Juan Sebastian Elkano kapitainaz gain hiru bizkaitar.
Espeziak, Patagoniaren itsasartearen aurkikuntza, gosea, Magallanesen heriotza, matxinadak, konkistak… Mundua biribila dela frogatzen duen lehen bidaia. Berpizkundearen hasiera. Baita XVI. mendeko Euskal Herria itsastarra aldarrikatzen duen istorioa ere.
Generoa
Musika
Duración
60
Hizkuntza
Calificación
Anje Duhaldek euskal rockaren hastapenetan parte hartu zuen, Errobi talde mitikoa sortu baitzuen 70eko hamarkadan Mixel Ducau gitarristarekin. Akelarre plaza taldean zenbait urte igaro ostean, bakarkako ibilbide emankorra hasi zuen. AEBetako folk, blues eta rock doinuak eta euskal tradizioa uztartu izan ditu Duhaldek, baita Georges Brassens kantari frantziarraren ondarea berraztertu ere. Hizkuntzarekin eta herriarekin engaiaturiko kantaria da Duhalde, eta horrek zentsura arazoak ekarri dizkio zenbaitetan.
Generoa
Monologoak
Duración
60
Hizkuntza
Calificación
Ikuskizun honen ardatz nagusia, Gurrutxaga Real Sociedad futbol taldeko jokalari zeneko garaia da. Futbolisto baten konfidentziak, bere lehen bakarrizketako zenbait pasarte berreskuratzeaz gain, denbora hartako beste hainbat bizipen eta anekdota ere izango ditu hizpide. Horrez gain, jendaurrean lehenengoz, goi-mailako futbolari zenetik lehen pertsonan pairatzea tokatu zaion Asaldura Obsesibo-Konpultsiboaz (gazteleraz TOC, Trastorno Obsesivo-Compulsivo) ere hitz egingo du.
Generoa
Antzerkia
Duración
60
Hizkuntza
Calificación
Ezagutu gure ikuskizunak!
Irrien Lagunak-en pertsonaiek bizia hartuko dute Euskal Herriko plazetan irri eta dantza egiteko prest! Euskara, kultura, baloreak, antzerkia, musika eta dantza uztartuko dituzten ikuskizun parte-hartzaileak ditugu martxan.
Ezagutu gure ikuskizunak!
Irrien Lagunak-en pertsonaiek bizia hartuko dute Euskal Herriko plazetan irri eta dantza egiteko prest! Euskara, kultura, baloreak, antzerkia, musika eta dantza uztartuko dituzten ikuskizun parte-hartzaileak ditugu martxan.
Generoa
Musika
Duración
60