Idoia Asurmendi
Generoa
Musika
Duración
60
Hizkuntza
Calificación
Aramaioko artista maitasunaz, hazkunde pertsonalaz eta bide horretan sortutako oroitzapenez hitz egiten duten abesti berriekin itzuli da. Bidaia bat urte hauetako bizipenetan barrena, non, bere kaligrafia bereziarekin, sentiberatasunez, samurtasunez eta folk, pop edo blues ukituez betetako abestiak hurbiltzen dizkigun berriro.
Idoia euskal musikaren oraina eta etorkizuna da. Emakume konpositoreen belaunaldi berri batek sortutako musika, non ahots propioa duen lore baten moduan nabarmentzen den Aramaiokoa.

“Greziar filosofo berriak lxs influencers al dira? Osagai baten errezetak ematen dizkizute eta esaten dizute goizeko 5etan jaikitzeko burpeiak egiteko, baina gero haiek ohea egin gabe daukate. Giza ergelkeriak gailurra jo ote du? Pista: Bai.” 80 minututan, Mikel Bermejok Arkimedesi eta bosgarreneko zure bizilagunari loa kentzen dieten misterioak argituko ditu.




