Bidasoa 2018-2023

Título original

Bidasoa 2018-2023

Zuzendaria

Fermín Muguruza

Gioia

Fermín Muguruza

Generoa

Herrialdea

Hizkuntza

Kalifikazioa

Productora

Talka Records & Films.

2018ko udan, Frantziak kontrola eta itxiera ezarri zituen Pirinio Atlantikoetako Bidasoko muga naturaleko pasagune batzuetan, sarrera eragozteko Europako beste herrialdeetara igaro nahi zuten etorkinei. Horrek hamar hildako eragin zituen urtebetean: zazpi pertsona ito ziren Bidasoa ibaiko uretan, Irun (Gipuzkoa) eta Hendaia (Lapurdi) artean, eta beste hiru hil ziren 2021eko urrian, Ziburun (Lapurdi) tren batek harrapatuta. Fermin Muguruzak zuzendutako Bidasoa 2018-2023 dokumentalean, ibaiaren bi aldeetako hainbat ekintzaileri ahotsa eta aurpegia emateaz gain —Harrera Sarea eta Bidasoa elkarteetako ordezkariei—, gogora ekarri dituzte bizia galdu dutenak: izena, adina, bidaia eta ametsak, hildako kopuru hotzen atzean dagoen istorioa eta pertsonak ezagutuz, modu horretan tragedia gizatiartuz. Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten dokumentala.
Muguruzak nabarmendu du dokumentalak bidea egiten jarraitzen duela. «Ibaiak ez du hiltzen. Ibaia bizitza da, bi ertzak besarkatzen ditu. Migrazio politikek hiltzen dute. Hemen gertatzen ari denari ahalik eta ikusgaitasunik handiena ematea helburutzat hartuta, Bidasoari egindako amodiozko kantu-dokumentala egiten saiatu gara»