Esti Eta Mikel Markez Akustikoan
Generoa
Musika
Duración
0
Hizkuntza
Calificación
Mikel Markez Ibarguren (Errenteria, Gipuzkoa, 1971ko urriaren 4a) euskal abeslaria da. 15 urterekin gitarra jotzen hasi zen, eta 16 urterekin lehen kantuak egiten. Jendaurrean abesten 1988ko udan hasi zen, eta 1991an Eta etorri egin zait izenburuko bere lehenbiziko LPa argitaratu zuen.
Olerkia eta musika uztartzen duten hainbat ikuskizunetan parte hartu du, eta haietatik ezagunenak hauek izan dira: Tribuaren hitz galduak (1997), Abiadura handiko urte baten kronika (2002) eta Tabuak saltsa berdean (2007). Azken horretan, Pako Aristi idazle eta olerkariarekin batera. Lankidetza horren ondorio izan zen Dena hankaz gora diskoa.
Esti Markez (Aia, Gipuzkoa, 1999) Euskal Herriko abeslaria da. 2020a arte, Mikel Markez aitarekin aritu da kantuan, baina lehenengo bakarkako abestiak aterako ditu azaroan, Azal berritzen diskoan. Oroitzapenek esnatu naute[1] singlea kaleratu zuen 2020ko azaroan eta Printzesak eta printzeak[2] bere bigarren bideoklipa 2021eko martxoan.

“Greziar filosofo berriak lxs influencers al dira? Osagai baten errezetak ematen dizkizute eta esaten dizute goizeko 5etan jaikitzeko burpeiak egiteko, baina gero haiek ohea egin gabe daukate. Giza ergelkeriak gailurra jo ote du? Pista: Bai.” 80 minututan, Mikel Bermejok Arkimedesi eta bosgarreneko zure bizilagunari loa kentzen dieten misterioak argituko ditu.




