Herri Eguna ospatuko dugu zapatuan Lekeition
Herriko 40 kultur eta kirol talde eta eragilek baino gehiagok egun osoko egitaraua antolatu dugu zapaturako ekintzekin.


Egun osoko egitaraua
Horrelakoetan beti gertatzen den bezala, ez daude herriko talde eta eragile guztiak, ezinezkoa delako denak elkartzea. Batzuek gauza batengatik edo bestearengatik ezin izan dute, eta bestelakoek ez dute nahi izan. “Horregatik, daudenekin geratzen gara, erantzuna oso ona izan delako”, diote. Izan ere, 40 taldek baino gehiagok parte hartuko dute eta eskaintza “oso zabala” egongo dela nabarmendu dute.

“Greziar filosofo berriak lxs influencers al dira? Osagai baten errezetak ematen dizkizute eta esaten dizute goizeko 5etan jaikitzeko burpeiak egiteko, baina gero haiek ohea egin gabe daukate. Giza ergelkeriak gailurra jo ote du? Pista: Bai.” 80 minututan, Mikel Bermejok Arkimedesi eta bosgarreneko zure bizilagunari loa kentzen dieten misterioak argituko ditu.




