
Faisean Irla: Zinemazaleak elkarteak
Larubateko proiekzio berezia aktore protagonistekin eta solasaldi interesgarri batekin.
Lekeitioko Zinemazaleen Elkarteak ekitaldi ahaztezina eskaini zuen apirilaren 26. Faisean irla pelikularen proiekzioak eta bertaratutakoe aktoreekin solasaldi mamitsu batez gozatzeko aukera izan zuten.
Ekitaldiaren hasieran, pelikula eta aktoreen aurkezpena Aitor Abaroarren eskutik .
Ondoren, ikusleek Faisean irlan murgiltzeko aukera izan zuten
Proiekzioaren ostean, une gogoangarrienetako bat iritsi zen: aktoreekin izandako solasaldia. Bertaratutakoek galderak egiteko eta beren inpresioak partekatzeko aukera izan zuten.
Ekitaldiak izan zuen arrakasta azpimarratu eta bertaratu zirenei eskerrak eman.
Lekeitioko Zinemazaleen Elkarteak horrelako ekitaldiak antolatzen jarraituko du zineazaleen gozamenerako. Adi egon hurrengo zitei!