Proiektorea konpondua

Proiektorea konpondua

⚠️ Zinemazale maiteok, arreta handiz! ⚠️

Badakigu azken asteotan proiekzioen inguruan izan ditugun gorabeherak ez direla errazak izan. Bada, gure proiektekari bihotza "apurtu" zaio, eta pasa den hilabetetik gurekin egon ezinik, "ospitalean" izan dugu zaindu eta mimatzen.

Honen ondorioz, gure gazteenentzako eta estreinatzeko genituen filmak aldi baterako bertan behera utzi behar izan ditugu. Badakigu zenbaitentzat frustragarria izan dela, baina ziur gaude itxaropenak merezi duela.

Albiste onak ditugu ordea! Gure lagun fidela den proiektorea indarberrituta itzuli da gurekin! Eskerrik asko teknikari taldearen lanari, berriro ere pantaila erraldoiak argituko ditu eta istorio magikoekin gozatzeko aukera paregabea eskainiko digu.

Beraz, adi egon gure webgune eta sare sozialetako iragarkiei! Datozen egunetan programazio berri eta zirraragarria aurkeztuko dugu, denontzako gustuko filmekin. Presta zaitezte berriz ere zinearen magiaz gozatzera!

Laster arte eta mila esker zuen pazientziagatik!

Lekeitioko Zinemazaleen Elkartea

Etiketak