34. KALEKA(5/6/7) Ez dago saiorik

34. KALEKA(5/6/7) Ez dago saiorik

LEKEITIOKO KALE ARTEEN JAIALDIA: Izen berria, norabide berria

 

Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiak orain KALEKA, LEKEITIOKO KALE ARTEEN JAIALDIA izena hartu du.

Izen berri horrekin, “kaleko antzerkia” terminoa alboratu eta “kaleko arteak” terminoa kultur esparru hedatu gisa jarri dugu. Hau da, horrela, arte eszenikoen forma tradizionalez gain (zirkua, drama, dantza) zuzeneko arteen eta akziozko arteen beste forma berri eta transdiziplinar batzuk (performatiboak, parte-hartzaileak, kolaboratiboak) barne hartzen ditugu.

Honekin, “kaleko arteen” komunitatean egindako sorkuntzen bidez, artearen dimentsio soziala azpimarratzen du, baita gure eguneroko paisaia (kalea, espazio publikoak) esperimentazio, topaketa, eztabaida eta gozamen estetikorako leku birdefinitzeko eta eraldatzeko duen ahalmena ere.

Gehiago irakurri

 

Etiketak