48. Euskal Zine Bilera: Zinearen zirrikitu guztiak
- Urriaren 15etik 19ra ospatuko da jaialdiak kartel ofiziala aurkeztu du.
- Egitaraua, bere osotasunean urriaren lehenengo egunetan ezagutuko dugu.
- Lehiaketako Sail Ofizialean 20 film labur arituko dira Urrezko Antzarra lortzeko lehian.
700 urteko historian milaka istorio eraiki dira. Harriz harri, geruzaz geruza, fotogramaz fotograma. Istorio horietako batzuk agian, harri arteko zirrikitu batean gordeta egotetik, zine-pantaila batean jarraitu ahal izan duten bere bidea. Pixelez pixel eraikitzen den harresi baten antzera, ikusi eta entzun daitekeen historia kontatzen jarraitzen dugu.
Kontsulatu kartelera

“Greziar filosofo berriak lxs influencers al dira? Osagai baten errezetak ematen dizkizute eta esaten dizute goizeko 5etan jaikitzeko burpeiak egiteko, baina gero haiek ohea egin gabe daukate. Giza ergelkeriak gailurra jo ote du? Pista: Bai.” 80 minututan, Mikel Bermejok Arkimedesi eta bosgarreneko zure bizilagunari loa kentzen dieten misterioak argituko ditu.




