LEKEITIOKO KALE ARTEEN JAIALDIA 35.edizioa ba dator!
Lekeition, udako 3 eguneko jaialdia izateaz gain, KALEKAk tokiko kulturaren garapenaren funtsezko beste ardatz bat izan nahi du, urtean zehar eta epe luzerako kultur gertaera, kultura kritikoa, parte-hartzailea, feminista, berritzailea, garaikidea eta gaur egungoa sustatzen lagunduko duena.
Aurtengo jaialdiaren programazio barne, forma tradizionaleen gain (zirkua, drama, dantza) zuzeneko arteen eta akziozko arteen beste forma berri eta transdiziplinar batzuk (performatiboak, parte-hartzaileak, kolaboratiboak) barne hartzen ditugu.
Aurten ere, KALEKAko programazio anitzak, artearen dimentsio publiko eta soziala azpimarratu nahi du: gure eguneroko inguruneak esperimentazio, eztabaida eta gozamen estetikorako leku birdefinitzeko eta eraldatzeko duen ahalmena eraginez.

“Greziar filosofo berriak lxs influencers al dira? Osagai baten errezetak ematen dizkizute eta esaten dizute goizeko 5etan jaikitzeko burpeiak egiteko, baina gero haiek ohea egin gabe daukate. Giza ergelkeriak gailurra jo ote du? Pista: Bai.” 80 minututan, Mikel Bermejok Arkimedesi eta bosgarreneko zure bizilagunari loa kentzen dieten misterioak argituko ditu.




