2024ko irailaren 25ean hirugarren diskoa aurkeztu zuen Bilbon: Zainak eman. Hamar kantuk osatzen dute. Olatz Salvadorren esanetan, album berriaren abiapuntua fedea izateko beharra da, “dena likidoa eta eferbeszentea ematen duenean, zerbaitetan konfiantu beharra” “Nork bere buruari eusteko zerbait bilatzea, harago joateko. Zarataren artean argia edo espiritualtasuna bilatzea dela esan daiteke”. Disko berri horren hiru kanta uda aurretik plazaratu zituen: Basan, Gerorik balego, eta Eguzki printzak.
Luis Zahera aktore galiziarrak "CHUNGO" bakarrizketa aurkeztuko du ikugarri aretoan.
Antzezle gisa hasi zenetik gaur egun duen arrakastara arteko errepasoa, bere jaioterrian izandako haurtzaroa, bere familia eta hamaika istorio eta pasadizo, Luisek goizero esnatzean aurre egiten dion surrealismora eramango dutenak ikuslea.