2024. Batzar nagusiko deialdia

2024. Batzar nagusiko deialdia

2024. BATZAR NAGUSIKO DEIALDIA

Bazkide agurgarria;
Zinemazaleen Elkarteko Zuzendaritzak, datorren urtarrilaren 18an goizeko 11etatik aurrera Ikusgarri aretoan ospatuko den urteko batzar nagusira etortzeko gonbitea luzatu nahi dizu.
Ohiturari jarraituz, jorratuko den eguneko gai ordena aurkezten dizugu;

Eguneko gai zerrenda:

  1. 2023 EKITALDIKO AKTA IRAKURRI ETA ONARTU

    • Bertaratutako bazkideek bozkatu dezatela 2023ko aktaren onespena.

    • Gaiak jorratu eta zalantzak argitzeko denbora aurrezteko, akta webgunean eskuragarri dago.

    • 2024. urteko ekitaldiaren gai ordena.

  2. MARRAZKI ETA PELIKULA EMANALDIAK

    • Ekitaldiko datu orokorrak.

    • Grafiko bidez adierazi.

    • Elkartearen ibilbidea estatistikak erabiliz.

  3. ZINE KLUBA ETA EUSKARAZKO DOKUMENTALAK

    • Emanaldi bien bataz besteko ikusle kopurua ezagutarazi.

    • Zine Klub saioan emandako pelikulak kultur etxean eskuragarri egongo dira gogorarazi.

    • Datorren urtean Zine Klub tartea, 700. urteurreneko emanaldiekin beteko dugu.

  4. KULTUR EKINTZAK

    • Ekintzak izendatu, urteko balantzea aurkeztu eta ikusle kopurua eman.

    • Udalak elkartearekin sinaturik dituen bi hitzarmenak (zine & kultur ekintzak) berritu egin ditu.

  5. ELKARLANAK

    • Zinemazaleen elkarteak beste kultur talde eta erakundeekin burutu dituen ekimenak.

  6. 2024. URTEKO EKITALDI EKONOMIKOA

  7. AURTEN EGINDAKO INBERTSIOAK

  8. DATORREN URTERAKO AURREIKUSITAKO INBERTSIOAK              

  9. ELKARTEAREN EKIMENAK

    • Herriaren 700. urteurrena

    • Erakunde ezberdinetatik jasotako diru laguntzak.

    • Zineman erakuts leihorik izan ez duten plataformetako filmak proiektatzea egokia den erabaki.

    • Etorkizunean zinema bideragarria izaten jarraitzeko proposamenak: kuota, sarrera garestitu.

    • 65 urtetik gorakoentzat zine sarrera 2 eurotan ekimenaren arrakasta.

    • Zuzendaritza Batzordea berriztatzeko proposamena luzatu.

  10. EKARPENAK

 

Etiketak