2022ko urtarriletik aurrera, zineko sarrerak ONLINE erosteko sistema martxan jarriko dugu. Aretoak duen edukieraren %70a ONLINE bidez erosi ahal izango da eta gainerako %30 leihatilan. ONLINE erosi diren sarrerak, etxean inprimatu edo mugikorrean aurkeztu ahalko dira zinemako atarian.
Ikusle guztiek izango dute aukera online erosteko, hori bai, Zinemazaleen Elkarteko bazkideak direnek, beren deskontua lortzeko aukera izango dute. Horretarako, bazkideek, beren NAN zenbakia bidali behar
Zinema Bilera azaroko bi azken asteetan izango da. Hau dela eta, zineko ohiko programazioa ez da egongo. Edozein kontsulta egiteko begiratu gure programazioa.
Datorren astetik aurrera, gure ohiko ordutegira itzuliko gara. Covid19aren aurkako neurriengatik, garaiz amaitu behar izaten genuelako, ordutegiak aurreratu genituen aurreko hilabetetan. Baina esan bezala, berriro itzuliko gara gure aurreko ordutegira. Halaxe geratzen da beraz:
Berri Txarrak hirukoaren kantuek utzitako lorratza ikusi ahal izango dugu pelikulan zehar; taldearen azken urratsen lekuko izanen gara; estilo, hizkuntza eta hainbat belaunaldi ezberdinen langak gainditu eta harago doan fenomeno baten unibertsaltasuna agertuko zaigu pantailan.
Zinegoak jaialdiaren gisako ekitaldi bat antolatzea lan, koordinazio, oreka eta doikuntza handiko erronka bat da, guztia naturalki joatea eta ikus-entzuleek zerbait solidoa, definitua eta irisgarria balitz bezala jasotzea nahi baitugu. Horretaz gainera, transmititu nahi ditugun mezuak argi eta zuzenki iritsiko badira, komunikazio aldetik ere ahalegin handia eskatzen du. LGTBI+ elkarteok apustu horixe egin dugu azken urte luzeotan eraldaketa sozialerako, sentsibilizaziorako eta sexu-hezkuntzar
Lekitxo eremu gorritik irten da eta Ikusgarri zinemak ateak zabalduko ditu asteburuan azken orduko ustekaberik ez bada. Oraingo honetan, irekierak mugarik ez izatea gustatuko litzaiguke.
Lekeition pandemia egoera egonkortu dela badirudi ere, herriak oraindik eremu gorrian jarraitzen du. Horregatik, udalak eta Zinemazaleen elkarteak, Nogen taldearen kontzertua atzeratzea erabaki dute. Aurreikusitako data berria martxoaren 5a izango da eta sarrerak agortuak dauden arren, orain arte erositakoak balioko dute. OHARRA, ordutegiari dagokionez, aldaketaren bat egon daiteke momentuan indarrean dagoen araudiaren arabera, baina aurretiaz iragarriko dugu.
Covidaren ondorioz, Lekeitio eremu gorrian sartu da eta Udalak segurtasun neurri berriak hartzea erabaki du. Horietako batek, Ikusgarri aretoari eragiten dio, horregatik itxita egongo da agindu berriak jaso arte.
Bestalde, urtarrilaren 22an Nogen taldeak emango duen kontzertuari dagokionez, datozen egunetan datuen zain egongo gara eta hoberantz egiten ez badute, data berri bat iragarriko dugu.
zozketakKudeaketabatzarraksaioaSarrerakZozketakzinemaldiaProgramazioamusikateknologiaOrdutegiakbatzarrakontzertuakSolasaldiaemanaldiakjaiakAntzerkiaikuskizunakpelikulakBazkideakHitzaldiaprogramazioazine klubaklasikoakJaiakkontzertuaOrdutegiaestreinuaksarrerakhitzaldiaSesioakDantzagabonakZubiaOharrakAldaketakPelikulakZozketaSaioakantzerkiasaoiakmonologoakaurkezpenakdokumentalakSasioakpelikulasariakbazkidetzajaiegunakMusikasaioakItxitaArazoakumeakdokumentalazikinkeriabazkideakjai eguna