Wonder Woman 18:30 da

Covid neurriak eta pelikularen iraupena direla eta pelikula honen 3 saioak 18:30 hasiko dira
Barkatu eragzozpenak
Covid neurriak eta pelikularen iraupena direla eta pelikula honen 3 saioak 18:30 hasiko dira
Barkatu eragzozpenak
Azaroaren 9, aurrera . Korrontzi eta Mendi biluzia sarrerak erosteko aukera izango dituzue betiko puntuaten:
Kaixo Zinemazaleak;
Azkenengo oharrean aurreratzen genuen bezala, lehendakariak, azaroaren 7an indarrean sartuko diren neurri berriak iragarri ditu. Gure jarduerari dagokionez, azpimarratu nahi dugu zine eta kultur ekitaldien ordutegian eragina izango duela, gaueko 21:00etarako dena bukatuta egon behar baita. Gauzak horrela, azarorako ordutegia honela gelditzen da aldaketarik ematen ez den bitartean; gazteen saioa 16:30etan, nagusiena 19:00etan eta zine kluba 19:
Gogorarazi nahi dizuegu,
urriaren 27an goizeko 06:00etan Eusko Jaurlaritzak bigarren alarma egoera dekretua indarrean jarri zuela eta berarekin batera murrizketa neurri berriak. Horien artean, guretzat aipagarriena konfinamendu aldia gaueko 23:00etatik goizeko 06:00tara mugatu dutela, beraz, Ikusgarri zinemako ordutegiak ohikoak izatera bueltatuko dira: gazteen saioa 17:00etan, nagusiena 19:30etan eta zine kluba 20:30etan. Edukierari dagokionez, ez da aldaketarik egon eta %50ekoa izat
Agintarien araudi berrira berregokitu behar dogunez ordu aldaketak egin behar izan dira: Hemendik aurrera eta abisu berrira arte:
19:00etan
Agintarien araudi berrira berregokitu behar dogunez ordu aldaketak egin behar izan dira:
Hemendik aurrera eta abisu berrira arte:
Gazteen saioa: 16:30etan (zapatuan eta domekan)
Nagusien saioa: 19:00etan (zapatu, domeka eta astelehenean).
Kaixo Zinemazaleak;
Joan den asteburuan Ikusgarri zineman "Padre No Hay Más Que Uno 2" filmaren estreinaldiak izan zuen arrakastaren ondorioz, eta kontuan izanik, Covid-19gatik aretoan ezarrita dugun edukiera murrizketak jende asko kanpoan utzi zuela filma ikusi gabe, Zinemazaleen elkarteak datorren asteburuan hiru saio berri ematea erabaki du. Emanaldien data eta ordutegia ohikoak izango dira.
Jarraian, abuzturako prestatu dugun zine-programazioaren kartela aurkezten dizuegu
Aupa Zinemazaleak;
Ia lau hilabete luze itxaron ondoren, atseginez jakinarazten dizuegu uztailean berriro ekingo diegula Ikusgarriko zine proiekzioei, eta estreinaldi berriekin egingo dugula.
Jakin badakigu, birusarentzat txertorik ez dugun bitartean, normaltasuna ez dela gure eguneroko bizitzara itzuliko, horregatik, agintariek ezarritako segurtasun eta higiene protokoloa zorrotz betetzen saiatuko gara kutsatze arriskua saihesteko. Helburua lortzeko, ezinbestekoa izango da ikusleek
Hiru hilabete baino gehiago itxita egon ondoren, Ikusgarri Aretoak ateak berriro ireki ditu.
Uztailak 2tik aurrera astero berriro proiektatzeari ekingo diogu.
Gozatu zinemaz berriro.
OHARRA
Lekeitioko Zinemazale Elkarteak bat egin du Eusko Jaurlaritzak koronabirusaren (COVID-19) hedapen eta kutsadura ekiditeko ezarri dituen protokolo neurriekin, hortaz, Ikusgarri Zinema itxita egongo da baldintzak hobetu arte.
Zuzendaritza Batzordea
Kaixo Zinemazaleak;
Sentitzen dugu baina ulertuko duzuen modura, egoerak agintzen du eta elkarteko zine eta kultur ekintza guztiak bertan behera gelditu dira. Kontzerturako sarrerak erosi dituztenei, dirua bueltatuko zaie.
Barkatu eragozpenak
Zinemazale adiskide@k;
Urtarrilaren 30ean zine klub saioaren barruan ematekoa zen "La Tienda de los Horrores" filma, bertan behera gelditu da egun horretarako deitua dagoen greba deialdiagatik.
Zinemazale adiskide@k;
Azken bi aste hauetan asko izan zarete sare sozialen bidez eta kalean zuen kezka eta ardura agertzera hurbildu zaretenok, mila esker guztioi. Zerbidorearen matxurak gurekin zerikusirik izan ez duen arren, aste honetan zehar dena prest izango dugu asteburuan zine emanaldietara bueltatzeko. Geldialdi honen ostean, zerbidore berriaz gain, proiektorearen objetiboa eta Ikusgarri aretoko argiztapena ere aldatu ditugu, zaharkiturik egon diren alogenodun bonbilak, le
Aupa zinemazaleak;
Sentitzen dugu baina atzo arratsaldean heltzekoa zen zerbitzaria gaur goizean heldu da eta teknikariak ez du denborarik instalazio lanak burutzeko. Beraz, datorren asteburuan zine emanaldiak normaltasunez hasiko ditugu. Ikusgai egongo diren filmak: Jumanji (17:00) eta Mujercitas (19:30). Barkatu eragozpenak.
Zineman dugun proiektorearen serbidoreak izandako azken orduko arazoa dela eta, asteburu honetan ematekoa zen "Mujercitas" filma bertan behera gelditu da. Barkatu eragozpenak eta jakinaren gain mantenduko zaituztegu.