Urtea ondo hasteko, Urtarrilean Jon Basaguren abeslariak gidatzen duen "Izaki Gardenak" talde Gazteiztarra Ikusgarri aretoan izango dugu kontzertuan. Gaur egun "Dena Oskol" izeneko diska berriaren zuzeneko aurkezpenetan buru belarri dabiltzan arren, beraien ibilbide guztiko hainbat abesti ere entzuteko aukera izango dugu.
Azken urteotan egin ohi dugun bezala garai hauetan, Zinemazaleen Elkarteak bi sarrera zozketatuko ditu bazkideen artean Donostiako 67. Nazioarteko Zinemaldiaren amaiera ekitaldira joateko. Telebistaz zuzenean emango duten sari banaketa bukatu ostean, irabazleek Kursal aretoan jatorrizko bertsioan proiektatuko den “The Song of Names” filmaren mundu mailako estreinaldia ikusteaz gain, bertaratuko diren Tim Roth, Catherine McCormack eta Clive Owen aktore protagonistak hurbiletik ikus
Lara Izaguirre zine zuzendariak “NORA” pelikularen zati bat Lekeition grabatuko du Irailaren erdialdean eta filmaren Garizafilms produktora elkartera zuzendu da laguntza bila. Datak eta ordutegiak oraindik zehaztu gabe dauden arren, grabaketa Irailaren 11 edo 12an izango da eta lanaldia 8-10 ordukoa.
Sekuentziaren ardatz nagusia kontzertu batean figurante gisa agertzea da eta horretarako 20-40 urte bitarteko ehun lagun behar dituzte. Gizarte segurantzan alta emateaz gain,
San Antolin jaiak 2019 badatoz eta aurten Iraileko lehen asteburu biak harrapatzen dituztela eta, gogorarazi nahi dizuegu hilaren 14a bitartean ez dela zine emanaldirik egongo.
Besterik gabe, ondo pasa jaiak eta GORA SAN ANTOLINAK!!!
Datorren ostegunean Uztailak 4, Zine Bilerarekin elkarlanean antolaturiko "Jatorrizko Bertsioak Euskaraz" zikloaren laugarren eta azken emanaldia proiektatuko dugu. Bertan, Matthew MacConaughey protagonista duen "Dallas Buyers Club" filma ikusteko aukera izango da. Sinopsia - Pelikula, Ron Woodroof Texas-ko rodeo cowboy baten bizitzan oinarritua dago. Droga eta emakumezale, 1986. urtean hiesa diagnostikatu eta hilabeteko bizitza iragarri zioten.
Kaixo Zinemazaleak; Datorren uztailaren 5ean, Juan Sebastian Elkanok burutu zuen lehen mundu bira espedizioaren 500. urteurrena ospatzen da. Ikusgarrin, eziznezko bidaia historiko haren gertaeretan oinarrituriko antzezlana ikusgai izango dugu. Aldi berean, asteburuko zine programazioaren barne, euskarazko "Elkanoren Lehen Mundu Bira" marrazki bizidunen estranaldia eskeiniko dugu hiru emanalditan. Antzezlana ikusteko sarrerak salgai daude Traolan eta kultur etxean (arrat
Iada salgai daude, Ane Gabarain eta Mikel Laskurain Lekitxora ekarriko dituen "Zoaz Pake Santuan" antzezlan dibertigarriaren sarrerak. Laburpena - Bikote bezela daramaten bizimodu aspergarriarekin amaitzeko, andreak, gizona pozointzea erabaki du. Ekintza gordintze aldera, egin nahi duena aitortuko dio, baina plana hankaz gora joango zaio. Lehertzeko moduko komedia da eta etengabeko ustegabez hornituta. Torpeziaz eta maitasunez betetako bi pertsonaia ageri di
Zinemazaleen elkarteak, zineko lanetan jarduteko pertsona bat behar du. Urte guztirako lan postua izango litzateke eta kontratu mota lanaldi erdikoa. Kontuan hartuko dira, euskera menperatzea eta jendearekiko hartu-eman ona izatea.
Maiatzaren 24an Ikusgarri aretoan euskerazko monologo paregabea izango dugu Nerea Garmendia eta Jose Cruz Gurrutxaga bikotearen eskutik.
Nerea Garmendia Beasainen jaio zen 1979an. Gazterik, aktoresa izateko ametsa betetzeko asmoz, Madrilera alde egin zuen Arte Ederrak ikastera. Geroztik, askotan ikusi dugu telebistan aurkezle bezala edo telesail ezberdinetan protagonista; “Vaya Semanita”, “La Noche de Fuentes”, “Los Hombres de
Ene Kantak, Satorjator ikuskizunerako sarrerak gaur martxoak 1etik aurrera salgai jarri dira Traola estudioan eta Kultur etxean eta ordu betean denak agortu dira, ondorioz, 2. saio bat egingo da martxoaren 24 (igandea) 18:30etan. Sarrerak salgai jarriko dira datorren ostegunetik aurrera (martxoak 7) Traola Estudioan eta Kultur Etxean (arratsaldez) 10€-ren truke.
Distribuzio arazoak direla eta 'La LEGO película 2' pelikularen kopia ez dago eskuragai. Hau dela eta ezin izango dugu proiektatu pelikula honen saiorik aste honetan.
Datorren Otsailaren 22an Zea Mays taldea Ikusgarri aretoan izango da zuzeneko kontzertuan.
Bilboko Errekalde auzoan 1997. urtean bildu zirenetik 20 urte pasa dira eta taldekide berdinek jarraitzen dute. Hori ospatzeko, lan berria kaleratu dute “Zea Mays 20 urte” izenpean. Bertsio bilduma bat da eta CD eta DVD batek osatzen dute. Bertan, Doctor Deseo taldeko Francisek, Esne Beltza, Belako, PILT eta Grises taldeko lagunek parte hartzen dute. Zea Maysen betiko abestiak har