Ostegun honetan (Abenduak 3) Ikusgarri zineman The Martian filma dohainik proiektatuko dugu arratsaldeko 20:30.
Euskal Zine Bilerak eta Zinemazaleen Elkarteak jatorrizko bertsioan pelikulak ikusteko ziklo bat antolatu dugu. Helburua pelikulak euskaraz gozatzeko aukera sustatzea da eta hau buruan izanda pelikulen sarrera dohainekoa izango da. Gure partetik eskatzen den gauza bakarra puntualitatea eta albokoei pelikulaz gosatzen u
24 eta 31 astelehena direnez saio hauek ostiralera pasatu ditugu. Horrez gain, 21-an umeentzako saio ere programatu dugu eta 28 Pupu eta Loren antzerkia.
Abenduaren 28an Pupu eta Loreren "Euri Tanta Banintz" ikuskizuna izango dugu Ikusgarri aretoan 17:30etan. Sarrerak agortu dira.
Barkatu eragozpenak eta mila esker denoi.
Abenduaren 28an Pupu eta Loreren "Euri Tanta Banintz" ikuskizuna izango dugu Ikusgarri aretoan 17:30etan.
Gaur euria ari du. Pupu eta Lore baserriko ganbarara igo dira jolastera. Kantu, irri, jolas eta solas ariko dira pailazo txikiak ia ordubeteko saioan, Xabier Zabalak musikatutako Joxan Ormazabalen olerkiak oinarri hartuta. Jaiotzear den haurrari eta haur jaioberriari abestuko diote. Titia ere kantuz emango diote, puzkerrari doinua jarriko diete, abestuko diote astoari, urtaroei, e
Azaroaren 23an Zea Mays taldea Ikusgarri aretoan izango dugu zuzeneko kontzertuan. 1997. urtean Bilboko Errekalde auzoan bildu zirenetik 20 urte pasa dira eta taldekide berdinek jarraitzen dute. Hori ospatzeko, lan berria kaleratu dute “Zea Mays 20 urte” izenpean eta Lekitxon geldialdi bat egingo dute aurkezteko.
Sarrerak salgai ohiko lekuetan azaroaren 8tik aurrera.
Ostegun honetan (Urriak 4) Ikusgarri zineman La La Land filma dohainik proiektatuko dugu arratsaldeko 20:30.
Euskal Zine Bilerak eta Zinemazaleen Elkarteak jatorrizko bertsioan pelikulak ikusteko ziklo bat antolatu dugu. Helburua pelikulak euskaraz gozatzeko aukera sustatzea da eta hau buruan izanda pelikulen sarrera dohainekoa izango da. Gure partetik eskatzen den gauza bakarra puntualitatea eta albokoei pelikulaz gosatzen uste
Datorren astean (6-7-8) ez dago aste buruko saiorik egongo Euskal Zine Bilera dela eta.
Euskal Zine Bileraren 40+1 edizioa da aurtengoa
Historikoa den lehiaketaz gain, aurten ikus-entzunezkoen erabilera, xede eta aukera guztiak bildu nahi izan ditugu, hain zuzen, Euskal Herrian eta euskaraz egiten den zine bilera honetan.
Arratsaldeon Aste buru honetan saiorik ez dugula izan eta datorren astean zubia dagoela aprobetxatuz, 6 egunetan zinemaz gosatzeko aukera paregabea izango duzu.
Ostegunean 'El padrino' filma zineman ikusteko aukera paregabea zine-klub barruan.
Ostiralean. Oskara plazara, zinema eta dantza batzen dituen ikuskizuna.
Zapatu, Domeka , Astelehen eta Martitzenean, 3 pelikula ditugu programatuta, kontsultatu t
Hiru dantzarik Oskara ikuskizuneko hainbat pasarte taularatzen dituzte, dokumentalaren proiekzioarekin batera. Ikuskizunaren sormen prozesua da lan honen abiapuntua, IDENTITATEA gogoetarako gai nagusia delarik.
Ikusgarri zineman ekaitzak eragin dituen kalteak direla eta, ez zen Sicario 2 filma proiektatu. Urak eta haizeak proiektoreak duen erauzgailuaren (extractor) hodia bere lekutik atera dute eta ingurua buztia aurkitu dugu.Hartara, teknikoak proiektorearen egoera zein den aztertu arte, itzalita egon behar duela ohartarazi digu. Argazkietan ageri den bezala, komunean ere kalte nabarmenak izan dira. Albiste gehiago eduki bezain pronto, jakinaraziko dizkizuegu. Barkatu eragozpenak.
Distribuzio arazoak direla eta Disobedience pelikularen kopia gaztelaniaz ez dago eskuragai. Hau dela eta ezin izango dugu proiektatu pelikula honen saiorik.
Ikusteko aukera izango duzuen pelikula El doctor de la Felicidad komedia frantsesa izango da.
“Ez dok Hiru”, Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Gure modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario.
Maiatzaren 4an “kuadernoa zuri” antzezlana ikusteko aukera paregabea izango dugu arratsaldeko 20:30etan ikusgarri zineman.
Miren Gojenola eta Itziar Ituñok, Begoña eta Arrateren papera hartuko dute antzezlanean eta hauek ahizpak izango dira. Hogei urteren ondoren jaiotetxean egingo d
Gatibuk Lekeition izan duen harrera bikaina ikusita, 3. kontzertua ematea erabaki du ostegunean apirilak 19. Sarrerak bihar salgai goizeko 10:00etatik aurrera Gatiburen web orrian.
Atzo 19etan gatibuk lekeitioko ikusgarri zineman eskainiko duen kontzertuaren berri eman eta sarrerak 2 ordutan agortu zirela ikusita bigarren data bat jartzea erabaki dute.
Bigarren hitzordua apirilaren 20an izango da arratsaldeko 19:30etan eta sarrerak salgai jarri dira beraien web-gunean.
Agustin Jimenez, Caceresen 1970eko Urriaren 18an jaio zen monologista ezaguna da. "Stand up comedy” generoaren sortzaile eta sustatzaile izateaz gain, sari mordoa lortu ditu genero hori lantzen dituzten nazioarteko umore lehiaketetan. Benetako ospea Paramont Comedy kanaleko “El Club de la Comedia” programak eman zion, gaur egun, telebista saio ugaritan aktore, showman eta aurkezle lanetan ikusi arren.
Otsailaren 4an Go!azen -eko lagunak datoz Lekeitioko Ikusgarri Aretora euren telesailaren antzerkia eskeintzera. 7 Egun lehenago kartelen eta sare sozialen bitartez ekitaldiaren berri eman ondoren, 576 sarrera jarri dira saltzen, Kultur Etxean %50-a eta Traolan gainontzekoa. 11:30etarako denak saldu dira.