Lekeitioko zinemazaleen elkartea

Gabonetako oporretako egitaraua

Kaixo zinemazaleak;

Gabonetako oporrak gainean ditugu eta egun hauetarako elkarteak prestatu duen egitaraua zuenganatu nahi dugu.

Alde batetik, Abenduaren 27an etxeko txikiek Irrien Lagunen "Kanta eta Dantza" ikuskizunarekin gozatzeko aukera izango dute ikusgarri aretoan arratsaldeko 17:00tik aurrera eta 5€ren truke. Sarrerak salgai Kultur etxean eta Traola dendan.

Bestetik, gogorarazi hurrengo asteburu bietan ez dela zine saiorik

Irakurtzen jarraitu...

Komentarioak:

Erabiltzailea 1 12/22 12:00AM

Etiketak: gabonak, saoiak

2016. URTEKO ZINEMAZALEEN BATZAR NAGUSIA

Lekua:IKUSGARRI ARETOA

Eguna: ABENDUAREN 17AN

 

Ordua: GOIZEKO 11:30 ETAN

 

EGUNEKO GAI ORDENA:

 

  1. PASA DEN URTEKO AKTAREN ONARPENA.
  2. 2016. URTEKO PELIKULA ETA MARRAZKIEN DATU OROKORRAK AIPATU
    • GRAFIKAK
    • ESTADISTIKAK
    • UDAKO UMEEN SAIOEN UGARITZEAREN AZALPENA
  3. KULTUR EKINTZAK ETA ZINE KLUB SAIOA.

Komentarioak:

Erabiltzailea Andoni 12/10 12:00AM

Etiketak: batzarra

ENCOMEDIADOS.Xavier Deitell

Kaixo Zinemazaleak;

Datorren Azaroaren 11an Ikusgarri aretoan, Xavier Deltell aktore eta umorista kataluniarra ikusteko aukera izango dugu. Zuzenbide eta Lan-Harremanetarako ikasketak egin arren kasualitateak Cope eta Ser komunikabideetan lan egitera bideratu zuen, gaur egun den showmana bilakatuz.

Sarrerak salgai Kultur Etxean eta Traola Produkzioak dendan.

 

Irakurtzen jarraitu...

Komentarioak:

Erabiltzailea Andoni 11/01 08:00PM

Etiketak: saioak, monologoak

Astral Dokumentala

Kaixo zinezale lagunok;

Bagatoz erronka berri bat zuenganatzeko prest. Urriaren 16an Jordi Evole telebistako aurkezle eta zuzendari ezagunak Salvados telebista saioan “Astral” dokumental interesgarri bezain gogorra estreinatuko du. Egindako lan guztia Badalonako “Proactiva Open Arms” gobernuz kanpoko ONG taldeak mediterraneoan duen errefuxiatuen laguntzarako itsasontzitik grabaturik dago.

Bertan etengabe lanean dabiltza

Irakurtzen jarraitu...

Komentarioak:

Erabiltzailea 10/10 10:00PM

Etiketak: dokumentalak, saioak

ENCOMEDIADOS.Carlos Cordoba eta Pablo Saenz “Tappy”

Aupa zinemazale lagunok;

Hemen gatozkizue berriz urrengo monologo emanaldian gurekin izango diren Juan Carlos Cordoba eta Pablo Saenz “Patty” artistak aurkeztera.

Lehenengoa, Madrilgo Chamberi auzotik dator eta bukatu berri ditu 4 monologoren grabaketa “Comedy Central” saiorako eta beste 3 mediaset taldeko “Sopa de Gansos” programarako. Aipagarrria 67 urterekin jubilatzeak gendearengan izan duen eragina kontatzen duen bere monologo umoretsua.


B

Irakurtzen jarraitu...

Komentarioak:

Erabiltzailea Andoni 06/11 07:40AM

Etiketak: saioak, monologoak

ENCOMEDIADOS.Luis Larrodera y Danny Boy Rovira

Kaixo Zinemazaleak;

Oraingo honetan maiatzerako prestatu dugun monologo saiora gonbidatu ditugun artistak aurkeztu nahi dizkizuegu

  • Luis Larrodera, telebistako aurkezle ospetsua da un, dos, tres saioarekin ezagutzera eman zen eta geroztik agerraldi asko egin ditu programa eta pelikuletan (Tu cara me suena, Torrente). Gaur egun "Saber y Ganar" saioa aurkezten ibili arren, Lekittora urbilduko da barre eragiteko duen gaitasuna frogatzera eta horretarako bizitzan izan dit

    Irakurtzen jarraitu...

Komentarioak:

Erabiltzailea Andoni 05/25 03:00PM

Etiketak: saioak, monologoak

ANTZERKIA: Kreditua, Maiatzaren 6an

Aupa lagunok;

Zinemazale elkartetik gaur egun kultur esparruan arrakasta garrantzitsua izaten ari den "Kreditua" antzezlana Lekitxora ekartzeko aukera paregabea aprobetxatu nahi izan dugu.

Zuhaitz Gurrutxaga eta Joseba Apaolaza protagonista nagusi dituen antzezlanak kredito bat eskatzerakoan sukurtsal bateko zuzendari eta berezo baten artean sortzen diren iskanbilak kontatzen ditu.

Ikuskizuna Maiatzaren 6an izango da Ikusgarri aretoan arratsaldeko 20:30etan.<

Irakurtzen jarraitu...

Komentarioak:

Erabiltzailea Andoni 04/29 09:30AM

Etiketak: ikuskizunak, antzerkia

Hitchcock/Truffaut Dokumentala

Zinema ezin da ulertu zuzendari asko gabe. Dokumental honetan Kent Jones zuzendariak, Martin Scorsese, David Fincher, Richard Linklater, Wes Anderson, James Gray, Olivier Assayas eta abar zuzendari gonditzen ditu, Hitchcock-en lanari buruzko hausnarketa egiten.

Irakurtzen jarraitu...

Komentarioak:

Erabiltzailea Andoni 04/09 10:35AM

Etiketak: saioak, pelikulak,

Monologoak ikusgarrin Hilero

Martxoaren 18an Euskal Herriko aktore ospetsuenetako bi bisitan izango ditugu ikusgarri aretoan. Maribel Salas eta Asier Ormazak umorez beteriko ikuskizun paregabea eskeiniko digute bakarkako monologo barregarri batzuekin.

Sarrerak salgai daude ohizko lekuetan; Eusebio Erkiaga kultur etxean (arratsaldez) eta Traola Produkzioak bulegoan, 8€ aurrez erosita edo 10€ leihatilan.

Eskura ezazu zurea!!!!

Irakurtzen jarraitu...

Komentarioak:

Erabiltzailea Andoni 03/10 03:00PM

Etiketak: saioak, monologoak

Fermin Muguruzaren "NOLA?" dokumentala DOHAINIK

Kaixo lagunok;

Datorren ostiralean Otsailak 19 gaueko 21:00etan Ikusgarri aretoan Fermin Muguruza abeslariak argitaratu berri duen "NOLA?" dokumentala estreinatuko dugu. Bertan Katrina urakanak New Orleans-go herrian eragindako kalteak eta ondorengo berriztatze lanak ikusi ahalko ditugu bere ibilbidean egindako abesti esagunez hornitua.

Sarrera: Dohain

Irakurtzen jarraitu...

Komentarioak:

Erabiltzailea Andoni 02/18 07:00PM

Etiketak: dokumentalak, saioak

Bazkidetza urte guztian zabalik

Batzordetik interesgarria den albiste bat zuenganatu nahi dugu.

Orain arte elkarteko bazkidetza kanpainak bi hilabete irauten zituen zabalik (Otsaila eta Martxoa bitartean) txartelak egiteko azpiegitura ezak erantzukizun hori kanpoko enpresa baten esku uztera behartzen gintuelako.

Datorren Otsailaren 13tik aurrera eta elkarteak erosi berri duen txartel inpresora berriari esker bazkidetza urte guztian zabalik egongo da, gurea izango bait da bazkide txartelak egiteko gaitasuna.

Irakurtzen jarraitu...

Komentarioak:

Erabiltzailea Andoni 02/12 08:00AM

Etiketak: bazkidetza

Mikel Urdangarin ZUZENEAN

Elkarteko batzordetik aurtengo urtea ere kultur mailan oso oparoa izan dadin saiakera berezia egingo dugu. Orain arte bezala ditugun baliabideak erabiliz, kalitatezko pelikulak ematen eta ekitaldi ezberdinak antolatzen ahaleginduko gara.

Horren adierazle, datorren urtarrilaren 22an gaueko 21:00etan eta 10 euroren truke Mikel Urdangarin abeslariak Ikusgarri aretoan eskeiniko duen zuzeneko kontzertua izango da. Zornotzarrak argitaratu berri duen “MMXV” diskari dagokion 2016 urteko aurk

Irakurtzen jarraitu...

Komentarioak:

Erabiltzailea Andoni 01/14 08:00AM

Etiketak: ikuskizunak, kontzertua

laguntzaileak

logo Lekeitioko udala
logo La Caixa

logo zinemazaleak

Leketioko zinezaleen elkartea

egoitza

Eusebio Erkiaga Kultur Etxea

Resurrección Mª de Azkue, 5

48280 Lekeitio

zinema

Ikusgarri aretoa

Otxoa Urkiza 2, Behea

48280 Lekeitio

sare Sozialak

facebook link twiter link

Kontaktua

posta link

design by Teutates