Egilea
Anthony Neilson
Zuzendaria
Getari Etxegarai
Antzezleak
Ane Gabarain
Mikel Laskurain
Sinopsia
-Non daude sedukzio berrirako marra gorriak?
-Zaharkitutako kode berriak nola ordezkatu, “koittadu parea” bihurtu
gabe?
-Dena emanda larrua nola jo, harreman orekatu eta libre batean?
-Jakingo al dugu generoaren ikuspegi berritik aurre egiten?
Eszenatoki gainean, emakume eta gizon bat, 9 urteko bikote
harremanean, eta 14 hilabeteko sexu-lehortean. “Gabezia” horri
konponbidea bilatzeko, ikuslearekin hartu-emanean jardungo dute.
Komedia, barra-barra, eta baita une mingarriak ere, “galdutako
sexuaren bila” azalduko zaigun bikotearentzat (eta ikusleentzat)
ariketa barregarria.
Bi aktore, zein baino zein ezagunagoak gure antzerki geografian; Ane
Gabarain eta Mikel Laskurain, ibilbide luzeko bikotea, elkarrekin
komedia antzesten eskarmentu handikoak. Ikuslegoa hunkitzeko eta
pentsatzen jartzeko duten gaitasun berezia erakusten dute biek. Azken
finean, edozein adin eta sexurako jolas eszeniko dibertigarri eta
polemikoa.
Mikel Markez Ibarguren (Errenteria, Gipuzkoa, 1971ko urriaren 4a) euskal abeslaria da. 15 urterekin gitarra jotzen hasi zen, eta 16 urterekin lehen kantuak egiten. Jendaurrean abesten 1988ko udan hasi zen, eta 1991an Eta etorri egin zait izenburuko bere lehenbiziko LPa argitaratu zuen.
Olerkia eta musika uztartzen duten hainbat ikuskizunetan parte hartu du, eta haietatik ezagunenak hauek izan dira: Tribuaren hitz galduak (1997), Abiadura handiko urte baten kronika (2002) eta Tabuak saltsa berdean (2007). Azken horretan, Pako Aristi idazle eta olerkariarekin batera. Lankidetza horren ondorio izan zen Dena hankaz gora diskoa.
Esti Markez (Aia, Gipuzkoa, 1999) Euskal Herriko abeslaria da. 2020a arte, Mikel Markez aitarekin aritu da kantuan, baina lehenengo bakarkako abestiak aterako ditu azaroan, Azal berritzen diskoan. Oroitzapenek esnatu naute[1] singlea kaleratu zuen 2020ko azaroan eta Printzesak eta printzeak[2] bere bigarren bideoklipa 2021eko martxoan.
Ikuskizun honetan, Oscar Terolek pertsona guztiontzat ulertezina den mundu baten errealitatea erakusten du. Helburu bakartzat egunaren amaierara iritsi ahal izatea azpimarratuz, besteen begirada eta kritiken aurrean ahalik eta oharkabeen igaroz, gure tonto tonto ezkutatuz une oro, egunaren edozein unetan ager daitekeena, guri bizia hondatzeko. Terolek altxor handia erakutsiko digu: ez dago ez bizkorrik, ez adimendunik denbora osoan, denok ezkutatzen ditugu miseriak eta gurutzegramak dira gure barnean konpontzen direnak. Kontua da elkar errespetatzea eta manta kolektibotik ez tira egitea, tontakeria guztiak agerian geratuko ginatekeelako.
“Lagunak” udako kanta aurkeztu ondoren, Goazen telesaileko protagonistek kontzertu bira berri bat hasiko dute aurten.
Pertsonaia ezagunak eta berriak elkarrekin arituko dira denboraldi ezberdinetako kantak eskainiz.
“Lagunak” udako kanta aurkeztu ondoren, Goazen telesaileko protagonistek kontzertu bira berri bat hasiko dute aurten.
Pertsonaia ezagunak eta berriak elkarrekin arituko dira denboraldi ezberdinetako kantak eskainiz.
Sistema hau bakarra da Lea – Artibaiko eskualdeko zine aretoetan eta gutxienetako bat Bizkaia mailan. Berri pozgarria, zalantzarik gabe, entzumen arazoengatik zineaz gozatu ezinda dabilen edonorentzat.