Lekeitioko zinemazaleen elkartea

Azken orduko arazoak direla eta, programazioak aldaketak eduki ditzake. Kontsultatu aldaketa hauek zineko sarreran funtzio aurretik.

Musika

Zea Mays: 20 urte

1997-ko Ekainean Bilbon sortutako taldea, Asier Basabe (bateria), Ruben Gonzalez (baxua), Iñaki Imaz (kitarra) eta Aiora Renteria (ahotsa).

Zortzigarren lan hau, HARRO izena du eta 2016ko Azaroan kaleratuko da. Kolaborazio ezberdinak izan ditu, teklatuak eta sintetizadoreak jotzen Rául Lómas (Doctor Deseo) eta ahots kolaborazio oso berezi bat, Santi Balmes LOVE OF LESBIAN taldeko abeslariarena euskeraz kantatzen.

Azkenengo lan hau GARDEN RECORDS zigilupean aterako da eta 2016ko Azaro eta Abenduan kontzertu bira hasiko dute Bartzelona, Madrid eta Euskal Herriko hiriburu eta herrietan.

Datorren urtean zea Maysek 20 urte beteko ditu, bira handi batekin eta ustekabe askorekin…

Adi egon…jakinaren gainean jarri zaituztegu…

Antzerkia

Ene kantak

Une hauetan, ENE KANTAK diska berria izango denaren abesti eta bideoak grabatzen ari da. Azaroan argitaratuko den honetan, aurrekoetan bezala, kultura eta kirolaren pertsona ezagunek euren ahots eta dantzekin parte hartuko dute.
Lekiotiora diska berri honen antzerkia ekarriko dute, 2019 Martxoak 19an.

Antzerkia

PUPU ETA LORE – EURI TANTA BANINTZ

Sinopsia

Gaur euria ari du. Pupu eta Lore baserriko ganbarara igo dira jolastera. Kantu, irri, jolas eta solas ariko dira pailazo txikiak ia ordubeteko saioan, Xabier Zabalak musikatutako Joxan Ormazabalen  olerkiak oinarri hartuta. Jaiotzear den haurrari eta haur jaioberriari abestuko diote. Titia ere kantuz emango diote, puzkerrari doinua jarriko diete, abestuko diote astoari, urtaroei, euri tantari… Maite zaitut ere kantuz esango diote elkarri.

Aktoreak:

  • PUPU Iraitz Lizarraga
  • LORE Ekain Ibarguren

Ekoizpena: Katxiporreta Koop.

Zuzendaritza: Katxiporreta Koop.

Abestien Hitzak:Joxean Ormazabal

Musika: Xabier Zabala

Musika

Anje Duhalde

Anje Duhaldek euskal rockaren hastapenetan parte hartu zuen, Errobi talde mitikoa sortu baitzuen 70eko hamarkadan Mixel Ducau gitarristarekin. Akelarre plaza taldean zenbait urte igaro ostean, bakarkako ibilbide emankorra hasi zuen. AEBetako folk, blues eta rock doinuak eta euskal tradizioa uztartu izan ditu Duhaldek, baita Georges Brassens kantari frantziarraren ondarea berraztertu ere. Hizkuntzarekin eta herriarekin engaiaturiko kantaria da Duhalde, eta horrek zentsura arazoak ekarri dizkio zenbaitetan.

Antzerkia

Zoaz Pake Santuan

Egilea

Emmanuel Robert-Espalieu

Zuzendaria

Begoña Bilbao

Antzezleak

Mikel laskurain

Ane Gabarain

laguntzaileak

logo Lekeitioko udala
logo La Caixa

logo Eika


AfILS sistema berria

pantalla

Sistema hau bakarra da Lea – Artibaiko eskualdeko zine aretoetan eta gutxienetako bat Bizkaia mailan. Berri pozgarria, zalantzarik gabe, entzumen arazoengatik zineaz gozatu ezinda dabilen edonorentzat.


logo zinemazaleak

Leketioko zinezaleen elkartea

egoitza

Eusebio Erkiaga Kultur Etxea

Resurrección Mª de Azkue, 5

48280 Lekeitio

zinema

Ikusgarri aretoa

Otxoa Urkiza 2, Behea

48280 Lekeitio

sare Sozialak

facebook link twiter link

Kontaktua

posta link

design by Teutates