Lekeitioko zinemazaleen elkartea

Zaborra eta gizabide falta

Zaborra eta gizabide falta

Kaixo Zinemazaleok;
Pozgarria da azken bolada honetan ikusgarri aretoa jendez gainezka ikustea, baina tamalez, zuzendaritza eta bolondres taldeko kideak oso kezkaturik gaude batzuk garbitasunarekiko duten jarrerarekin.
Azken aldian ondorioak begi bistakoak dira: 6 eserleku txiklez itsatsiak (funda bakoitza 55€), moketa itsaskorra, zarata…. laburbilduz, edukazio eta errespetu falta. Azpimarratu elkarteak kontrataturiko enpresak astean behin (asteazkenetan) egiten duela garbitasun orokorra baina asteburuetako haur eta helduen arteko saioen artean eta ostean bolondres taldeak garbituko ez balu, ikusleak zabortzan eseriko lirateke.
Gogorarazi beharra dago aretoan debekatuta daudela goxoki eta edariak eta horrela adierazten dela bai sarrerako karteletan eta baita emanaldi bakoitzaren aurretik ematen den iragarkian ere. Gainera, zinemazaleok adostutako barne estatutuetan hórrela arautua daukagu, beraz, denon eginkizuna da horrelako egoerak saihesten laguntzea.
Hau ahal da eduki nahi dugun areto eredua?, norberak zikintzen duena, inork garbitu behar? horrelako jarrera baten aurrean, arauak gogortu eta zigorrak ezarri?, zein da konponbidea?
Bakoitzak egin beharreko hausnarketa dela deritzogu, baina zalantzarik gabe, arazo honen erantzukizuna guztiona da, haur, gazte zein helduena.

laguntzaileak

logo Lekeitioko udala
logo La Caixa

logo Eika


logo zinemazaleak

Leketioko zinezaleen elkartea

egoitza

Eusebio Erkiaga Kultur Etxea

Resurrección Mª de Azkue, 5

48280 Lekeitio

zinema

Ikusgarri aretoa

Otxoa Urkiza 2, Behea

48280 Lekeitio

sare Sozialak

facebook link twiter link

Kontaktua

posta link

design by Teutates