Lekeitioko zinemazaleen elkartea

Astral Dokumentala

Astral Dokumentala

Kaixo zinezale lagunok;

Bagatoz erronka berri bat zuenganatzeko prest. Urriaren 16an Jordi Evole telebistako aurkezle eta zuzendari ezagunak Salvados telebista saioan “Astral” dokumental interesgarri bezain gogorra estreinatuko du. Egindako lan guztia Badalonako “Proactiva Open Arms” gobernuz kanpoko ONG taldeak mediterraneoan duen errefuxiatuen laguntzarako itsasontzitik grabaturik dago.

Bertan etengabe lanean dabiltzan bolondres eta errefuxiatuei laguntzeko, Jordi Evole-ren burutazio bitxian parte hartu nahi izan dugu. Komunikabide desberdinetan azalpenak eman ostean, estatuko zine areto guztiei deia zabaldu zien dokumentala musu-truk eman eta sarrerekin lortzen den dirua “Proactiva Open Arms” ONG-ra bidaltzeko. Gaur egun elkartasuna adierazi dugun aretoak 100-tik gora gara (http://salvados.link/mapaastral) eta telebistan eman aurretik Ikusgarrin ikusteko aukera izango dugu urriaren 12 eta 13an arratsaldeko 20:30etan 4€-ren truke.

Dokumentala hasi baino lehen gurekin izango dugu Xabier Aranburu “Proactiva Open Arms” taldeko kidea hizketaldi interesgarri bat eskeintzeko.

laguntzaileak

logo Lekeitioko udala
logo La Caixa

logo Eika


logo zinemazaleak

Leketioko zinezaleen elkartea

egoitza

Eusebio Erkiaga Kultur Etxea

Resurrección Mª de Azkue, 5

48280 Lekeitio

zinema

Ikusgarri aretoa

Otxoa Urkiza 2, Behea

48280 Lekeitio

sare Sozialak

facebook link twiter link

Kontaktua

posta link

design by Teutates