Lekeitioko zinemazaleen elkartea

“Loraldia Udako Ola” ekimenaren

“Loraldia Udako Ola” ekimenaren

Jardunaldi hauetako batzuk doan diren arren, Ikusgarri aretoan gauzatuko direnentzat, sarrera erosi beharko da zinemazaleak.eus webgunean eta leihatilan asteburuko zinema saioen ordutegian edota emanaldiaren egunean bertan.

 

NATALIA MONGE
“Arnasa” (Iraupena: 30 minutu)
Astelena, Ekainak 27,  arratsaldeko 20:00etan San Juan Talakon
Laburpena - Arnasa da dantzaren taupada. Arnasatik abiatzen dira dantzariak koreografiak sortarazteko. Natalia Monge hainbat hamarkada daramatza dantza garaikidearen unibertsoan. Organik konpainia sortu zuen orain dela hogei urte eta azken emaitza “Arnasa” du izen. Oraingoan, dantza inklusiboa da. Down sindromea duen dantzari batekin aritzen da. Bi gorputz elkarlotzen dira. Arnasestuka sentitzen dugu. Edertasuna mugimenduan.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
MIKEL MARTINEZ
“Tabernaria: Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña” (Iraupena: 30 minutu)
Asteartea, Ekainak 28, arratsaldeko 20:00etan San Juan Talakon
Laburpena - Patxo Telleriaren gidoi bikain batetik abiatzen da bakarrizketa hau. Mikel Martinez taberna batean dago eta ohiko bezeroei kaña bat ondo botatzen erakutsiko die. Tabernariaren desirak, zalantzak eta beldurrak ageriko dira, hainbat gai sozial ere plazaratuko dira. Kontaketa modua biziki originala da eta zur eta lur utziko gaitu.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
EÑAUT ELORRIETA
“Aspalditik gatoz, urrunera goaz” (Iraupena: 90 minutu)
Asteazkena, Ekainak 29, arratsaldeko 20:00etan Ikusgarri aretoan
Laburpena - Kontzertu akustikoa. Kantugileak gitarra eskuan, Ken Zazpi taldearen eta bakarkako ibilbidearen kanta aukeratu xorta eder bat plazaratuko du. Euskal kantagintzan autorerik nabarmenetako bat dugu Elorrieta eta bere kantak gure iruditeria berriaren partaide ezinbestekoak dira. Berak aitortzen du nondik datorren, iturri zaharretik edan baitu. Hortaz, hari berritzaile horren katebegi bat da eta gure musika garaikidearen artisau bat. Kanten sormenaren pasarterik ederrenak partekatuko ditu ikusleekin.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
MIREN AGUR MEABE
“Kolkoan gorderik” (Iraupena: 60 minutu)
Osteguna, Ekainak 30, arratsaldeko 20:00etan Ikusgarri aretoan
Laburpena - Espainako Poesia Saria eskuratu berria eta Lekeitioko alaba kutuna izendatu berria datorkigu Miren Agur Meabe eszenara. Poesia errezitaldi soil bat eskainiko du eta poetaren sormenaz gogoeta egingo du. “Nola atondu (dudan nire) gela bat norberarena” hitzaldian egiten duen bezala, lekeitiarrak bere baitan ematen den eztabaida poetikoa partekatzen saiatuko da. Gaur egun, euskal literaturan dagoen sortzailerik nabarmenetako bat gertutik ezagutzeko aukera.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
IRATXE FRESNEDA
“Irrintziaren Oihartzunak” (Iraupena: 60 minutu)
Ostirala, Uztailak  1, arratsaldeko 20:00etan Ikusgarri aretoan
Laburpena - “Irrintziaren Oihartzunak” sormen-dokumentala pantailaratuko dugu. 2016an eginiko filma da eta Donostiako Zinemaldian estreinatu zen. Mirentxu Loiarte zinema zuzendari eta gidoilari nafarraren bizipenak eta obra jasotzen du begirada garaikide baten bidez. Oso kritika onak jaso zituen  lan honek eta nazioarteko hainbat zinemalditan ikusgai izan zen. Bilboko Cine Invisible-Film Sozialak Nazioarteko Zinemaldian saritua ere izan zen. Zintaren egilea bertan izango dugu eta aukera izango da film bikain honen erraiak hobeto ezagutzeko.

laguntzaileak

logo Lekeitioko udala
logo La Caixa

logo Eika


logo zinemazaleak

Leketioko zinezaleen elkartea

egoitza

Eusebio Erkiaga Kultur Etxea

Resurrección Mª de Azkue, 5

48280 Lekeitio

zinema

Ikusgarri aretoa

Otxoa Urkiza 2, Behea

48280 Lekeitio

sare Sozialak

facebook link twiter link

Kontaktua

posta link

design by Teutates