Sarrerak online erosteko aukera

2022ko urtarriletik aurrera, zineko sarrerak ONLINE erosteko sistema martxan jarriko dugu. Aretoak duen edukieraren %70a ONLINE bidez erosi ahal izango da eta gainerako %30 leihatilan. ONLINE erosi diren sarrerak, etxean inprimatu edo mugikorrean aurkeztu ahalko dira zinemako atarian.
Ikusle guztiek izango dute aukera online erosteko, hori bai, Zinemazaleen Elkarteko bazkideak direnek, beren deskontua lortzeko aukera izango dute. Horretarako, bazkideek, beren NAN zenbakia bidali behar digute, guk sisteman alta emateko. Honako helbide elektronikora: info@zinemazaleak.eus
NAN zenbakia eta hizkiarekin batera, komeni da zuen emaila eta telefono zenbakiaren berri ematea ere: aldaketak egon badira, eguneratu ahal izateko.
Online zerbitzu berri honen helburua, sarrera salmenta erraztu, leihatilako lana arindu eta jende ilarak saihestea da. Horregatik, gogorarazi nahi dizuegu, hemendik aurrera leihatila ordubete lehenago irekiko dela eta proiekzioaren puntualtasuna errespetatuko dela.
Eskerrik asko zuen arretagatik eta, espero dezagun, aldaketak denontzat onuragarriak izatea.
Laguntza bideoa:
Lekeitioko Zinemazaleen Elkarteko Zuzendaritza Batzordea