Lekeitioko zinemazaleen elkartea

Zinegoak 21, Martxoak 5-6-7, ez da zienama saio arrunta egongo

Zinegoak 21, Martxoak 5-6-7, ez da zienama saio arrunta egongo

Zinegoak jaialdiaren gisako ekitaldi bat antolatzea lan, koordinazio, oreka eta doikuntza handiko erronka bat da, guztia naturalki joatea eta ikus-entzuleek zerbait solidoa, definitua eta irisgarria balitz bezala jasotzea nahi baitugu. Horretaz gainera, transmititu nahi ditugun mezuak argi eta zuzenki iritsiko badira, komunikazio aldetik ere ahalegin handia eskatzen du. LGTBI+ elkarteok apustu horixe egin dugu azken urte luzeotan eraldaketa sozialerako, sentsibilizaziorako eta sexu-hezkuntzarako estrategiaren barruan. Pandemiaren garaiotan horri heltzeak esfortzu gehigarri bat ekarri digu, eta lehentasunak berrikusi eta energia funtsezko kontuetan bildu behar izan dugu. Gure kasuan, garbi zegoen: Zinegoakek bere publikoari eta proiektuan parte hartzen eta hura sostengatzen duen gertuko jendeari zor die bere izatea. Horrexegatik, ahalegin berezia egin dugu aurtengo edizioa ahalik eta presentzialena izan dadin, betiere leiho birtual bat irekitzeko beharra ahaztu gabe. Hori dela eta, gure filmak ohiko zinema-aretoetan estreinatuko dira, eta, gero, Filmin plataformako proiekzio birtualen aretora egingo dute jauzi. Bestalde, egoitza gehiago sortzeko apustua ere egin dugu, fisikoki ahalik eta gehien gerturatzeko zuengana. Ondorioz, lehenengoz egoitza ofizial bat izango dugu Lekeition, eta jaialdiko jarduerez modu paraleloan gozatzeko aukera emango du.

laguntzaileak

logo Lekeitioko udala
logo La Caixa

logo Eika


logo zinemazaleak

Leketioko zinezaleen elkartea

egoitza

Eusebio Erkiaga Kultur Etxea

Resurrección Mª de Azkue, 5

48280 Lekeitio

zinema

Ikusgarri aretoa

Otxoa Urkiza 2, Behea

48280 Lekeitio

sare Sozialak

facebook link twiter link

Kontaktua

posta link

design by Teutates