Lekeitioko zinemazaleen elkartea

Zine emanaldietara normaltasunez

Zine emanaldietara normaltasunez

Zinemazale adiskide@k;

Azken bi aste hauetan asko izan zarete sare sozialen bidez eta kalean zuen kezka eta ardura agertzera hurbildu zaretenok, mila esker guztioi. Zerbidorearen matxurak gurekin zerikusirik izan ez duen arren, aste honetan zehar dena prest izango dugu asteburuan zine emanaldietara bueltatzeko. Geldialdi honen ostean, zerbidore berriaz gain, proiektorearen objetiboa eta Ikusgarri aretoko argiztapena ere aldatu ditugu, zaharkiturik egon diren alogenodun bonbilak, led motako berriengatik ordezkatuz. Ondorioz, pelikulak gardentasun gehiagorekin ikusi ahalko dira eta argi kontsumoa murriztuko dugu.
Bukatzeko, Abenduko batzar orokorrean adostu zen bezala, iragarki txiki hau aurkezten dizuegu gazteen saioa orduz aldatzen dela jakinarazteko, aurrerantzean 17:30etako emanaldiak 17:00etan hasiko dira.

laguntzaileak

logo Lekeitioko udala
logo La Caixa

logo Eika


logo zinemazaleak

Leketioko zinezaleen elkartea

egoitza

Eusebio Erkiaga Kultur Etxea

Resurrección Mª de Azkue, 5

48280 Lekeitio

zinema

Ikusgarri aretoa

Otxoa Urkiza 2, Behea

48280 Lekeitio

sare Sozialak

facebook link twiter link

Kontaktua

posta link

design by Teutates