
- Tituloa: Lorelei
- Generoa: Musika
- Iraupena:: 90
- Laburpena:
20 urte igaro dira Asier Serranok eta Mikel Gorosabelek Lorelei proiektua bizirik lurperatu zutenetik.
Bi disko ahaztezin utzi zituzten: Bada hiri gorri bat (1997, Gaztelupeko Hotsak) eta Tatuatu zenidan zerua (1999, Gaztelupeko Hotsak).
Orduko eszena irauli zuten harrera arrakastatsuarekin. Asier Serrano idazle eta kantariak eta Mikel Gorosabel musikariak (EH Sukarra) 1990eko hamarkadan sortutako taldea da Lorelei.
EH Sukarra taldearen diskoetan hasitako lankidetzari segida eman zioten pop lirikoko proiektu honetan. Serranoren Bada hiri gorri bat poema liburuan oinarrituriko disko batekin plazaratu zen taldea 1997an, eta, geroago, Tatuatu zenidan zerua kaleratu zuen.