Berri Txarrak hirukoaren kantuek utzitako lorratza ikusi ahal izango dugu pelikulan zehar; taldearen azken urratsen lekuko izanen gara; estilo, hizkuntza eta hainbat belaunaldi ezberdinen langak gainditu eta harago doan fenomeno baten unibertsaltasuna agertuko zaigu pantailan.
Zinegoak jaialdiaren gisako ekitaldi bat antolatzea lan, koordinazio, oreka eta doikuntza handiko erronka bat da, guztia naturalki joatea eta ikus-entzuleek zerbait solidoa, definitua eta irisgarria balitz bezala jasotzea nahi baitugu. Horretaz gainera, transmititu nahi ditugun mezuak argi eta zuzenki iritsiko badira, komunikazio aldetik ere ahalegin handia eskatzen du. LGTBI+ elkarteok apustu horixe egin dugu azken urte luzeotan eraldaketa sozialerako, sentsibilizaziorako eta sexu-hezkuntzar
Lekitxo eremu gorritik irten da eta Ikusgarri zinemak ateak zabalduko ditu asteburuan azken orduko ustekaberik ez bada. Oraingo honetan, irekierak mugarik ez izatea gustatuko litzaiguke.
Lekeition pandemia egoera egonkortu dela badirudi ere, herriak oraindik eremu gorrian jarraitzen du. Horregatik, udalak eta Zinemazaleen elkarteak, Nogen taldearen kontzertua atzeratzea erabaki dute. Aurreikusitako data berria martxoaren 5a izango da eta sarrerak agortuak dauden arren, orain arte erositakoak balioko dute. OHARRA, ordutegiari dagokionez, aldaketaren bat egon daiteke momentuan indarrean dagoen araudiaren arabera, baina aurretiaz iragarriko dugu.