Lekeitioko zinemazaleen elkartea

“HISTORIAS DE LAVAPIES” pelikularen estreinua, WILLY TOLEDOren hitzaldiarekin

“HISTORIAS DE LAVAPIES” pelikularen estreinua, WILLY TOLEDOren hitzaldiarekin

Lekeitioko Zinemazaleen Elkarkideok herriko Ikusgarri zine-aretoa berreskuratu ondoren, mota edota genero guztietako filmeak programatzea hartu genuen helburutzat, ikusle desberdinen gustu ezberdinak asetzeko asmoz.

Bestalde zine komertzialera beti jo beharrean, kalitate handiko pelikula “txikiak” ere ekartzen saiatzen gara. Ildo bera jarraituz, filme hauen egileak eta partaideak gure artera ekartzea lortu izan dugu batzutan; lortu dugunetan, emanaldia bukatu ondoren zinegile eta zinezaleen artea sortu den “feed-back”-aren emaitza interesgarria eta aberatsa izan dela iruditzen zaigu, bai batzuentzat eta bai besteentzat.

Asmo honekin, maiatzaren 1-ean, arratsaldeko 20:30etan baliabide txikiekin egindako pelikula handi bat ikusteko aukera izango dugu Lekeition: “Historias de Lavapies”, Ramon Luque-ren zuzendaritzapean egina. Akzioa Lavapies izeneko auzo madrildar entzutetsuan kokatzen da; bertako auzokideen artean gaur egungo krisiak sortzen dituen gora-beherak kontatuko dizkigute: beldurrak eta pozak, kontraesanak, xenofobia injustizia, beti ere drama komediarekin uztartuz.

Protagonista nagusia Willy Toledo aktore ospetsua da. Antzezle eta persona oso konprometitua, Willy gure artean izango dugu, Lekeition, pelikulaz hitzegiteko eta galderaren bat duenari erantzuteko prest.

Ostiralean Lekeitiora hurbildu ezin dutenek, larunbatean Azpeitian eta igandean Elorrion ikusteko aukera izango dute.

Sarrerak erosteko bi aukera egongo dira;

  • apirilaren 25 tik aurrera Lekeitioko kultur etxean arratsaldez

  • ikusgarriko zine leihatilan bertan, pelikula hasi baino ordu bete lehenago.

Sarrerak salneurri bera izango dute ikusle guztientzat: 4€.

Lekeitioko Zinemazaleen Elkartea

Komentarioak

There are no comments for this post. Be the first to comment...

Komentarioak gehitu

Komentario bat egiteko erabiltzailea izan behar zara





Pasahitza ahastu duzu?

Helbide elektronikoa aldatu duzu?

laguntzaileak

logo Lekeitioko udala
logo La Caixa

logo zinemazaleak

Leketioko zinezaleen elkartea

egoitza

Eusebio Erkiaga Kultur Etxea

Resurrección Mª de Azkue, 5

48280 Lekeitio

zinema

Ikusgarri aretoa

Otxoa Urkiza 2, Behea

48280 Lekeitio

sare Sozialak

facebook link twiter link

Kontaktua

posta link

design by Teutates